XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

36. Zati ezazu 7 lagunen artean 4.215 pezeta.

Bakoitzari aurrekoari baino 123 pezeta gehiago emanaz.

37. Bi igeltsero etxe bat adreiluz estaltzen ari dira: batak eguneko 8 metroko lana egiten du eta besteak 6; bainan honek lehenagotik 14 metro eginak zituen.

Zenbat egunen barruan iritsiko dira beren lanak berdintzera?

38. Hiru langile zanga bat irikitzen ari dira.

Batak 10 egunetan burutu zezakeen berak bakarrik lan guztia, bigarrenak 8 egunetan eta hirugarrenak 6 egunetan.

Bi egunetan elkar lanean aritu ondoren 26 metro gelditzen zaizkie.

Zenbatetako luzera zuen zangak?

39. Hiru zenbaki ondozkoen batura 72 da.

Zein dira zenbaki horiek?

40. Saski batetan 129 arraultze daude eta txurien kopurua gorrien kopuruaren erdia da.

Zenbat arraultze txuri eta gorri dago saskian?

41. Karlosek bingoan bere diruaren herena galdu zuen: gero 1.080 irabazi zituen eta ondoren gelditzen zaizkionaren herena galdu.

Geroxeago, ordea 2.440 pezeta irabazi zituen, hasieran zuen diru kopuru berdinarekin geratzen zelarik.

Zenbat diru eraman zuen bingora?